12/04/2017

MISE Servicios Energéticos, Ondoan, LKS, MSI eta Ategi-ren lankidetza proiektu berria

MISE Servicios Energéticos Ingeniaritza eta Zerbitzuen dibisioan sortutako proiektu berria da, Ondoan, LKS Ingeniaritza, MSI eta Ategi kooperatibek sustatua. Profil teknologiko eta berritzailea izango du eta bere lehen helburuetakoa efizientzia energetikoaren arloko irtenbide globalak eskaintzea da, negozioaren oinarria lortutako aurrezpena izanik.

MISE Servicios Energéticos-ek proiektu globalak kudeatuko ditu, horien artean egonik aholkularitza zerbitzuak (auditoria energetikoak, energia kudeatzeko ISO50:001 bezalako sistemak ezartzea, karbono aztarnaren analisia, etab.), ingeniaritza, soluzioak instalatzea, mantentze lanak, kontsumoak neurtu eta monitorizatzea, energia erosteko kudeaketa edo energia berriztagarriak instalatzea.

Horrelako enpresek negozio aukera berriak ustiatzen dituzte, teknologia etengabe berritzeaz gain. Energi zerbitzuen arloan, Espainian gaur egun dagoen negozio bolumena 1.000 milioi euroren inguruan dabil, eta datozen urteetan asko haziko dela aurreikusten da.

http://www.tulankide.com/eu/mise-energia-zerbitzuak-lankidetza-bidezko-proiektu-berria

 

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Joan den martxoan, behin betiko onarpena eman zitzaion Azpeitiko Udalak sustatu duen Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Bereziari (G.A.O. 65.

Compartir