11/05/2017

LKS eta Anoeta Kiroldegiak Donostiako Estadioa birmoldatzeko lanak egiteko kontratua sinatu dute

LKS eta Anoeta Kiroldegia-ren arteko kontratuak Donostiako Anoeta Estadioa birmoldatzeko proiektu kudeaketa integratua barne hartzen du. Jarduera honen barruan hurrengo zerbitzuak eskainiko dira: programaren antolakuntza eta kontrola, proiektu zuzendaritza, eraikuntza zuzendaritza, obra zuzendaritza, segurtasun eta osasun koordinazioa eta bestelako zerbitzu teknikoak. Proiektua maiatzean hasiko da eta 41 hilabeteko iraupena izango du; inbertsioa 45 milioi eurokoa izango da. 

Anoetako estadioa kirol-instalazio mistoa da eta forma erdi-eliptikoa duen atletismo pista eraztun bat dauka, arauzko belar naturaleko futbol zelaia (105-68 metrokoa) inguratzen duena. Birmoldatze lanen helburuak honako hauek dira: gune berriak sortzea estadioaren erabilerak areagotzeko; edukiera 10.000 eserlekutan handitzea (orain 32.289 ikusleentzako edukiera du eta 41.952 izango ditu eraberritzearen ondoren); sarbideak hobetzea; irisgarritasun neurriak ezartzea eta UEFA 4 Kategoria lortzeko hutsuneak eta araudiaren ez betetzeak konpontzea.

Eraberritze honekin oraingo instalazioa modernizatuko da eta, aldi berean, ikuslea joko zelaira hurbiltzea lortuko da, zelaia espazio angeluzuzen batean bihurtuz, harmailak jokalekuarekin paraleloan ipiniz, atletismo pistak kenduz eta jokalarien aulkiak eta publizitate kartelak mugituz. Obra fase guztiak futbol partidak eten gabe burutuko dira, gutxienez 28.000 ikusleentzat eserlekua bermatuz.

Estadioaren irudiaren eraberritze proiektu honetan sinbolismoa bultzatu nahi izan da eta itxitura berria hiriaren ikur izan nahian diseinatu egin da.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Joan den martxoan, behin betiko onarpena eman zitzaion Azpeitiko Udalak sustatu duen Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Bereziari (G.A.O. 65.

Compartir