15/05/2017

LKS-k Peruko lau ospitale berrien proiektuen idazketan hartuko du parte

Estatu mailan garatuko diren lau ospitaleren diseinuan hartuko du parte LKSk: PNP Luis N. Sáenz Ospitale Nazionala Lima-n, Pampas Ospitalea Huancavelica-n, Llata Ospitalea Huanuco-n eta Virú Ospitalea La Libertad-en. 

Barne Ministerioak bultzatutako PNP Luis N. Sáenz Ospitale Nazionaleko zerbitzu kritiko eta ospitale kanpoko zerbitzuen hobekuntzan, sei solairuko eraikin berri bat diseinatu da, 30.639metro karratukoa. Proiektu honen bitartez, arreta jasotzen duten onuradun zuzenak 381.773 izatetik 714.647 izatera pasatuko dira. 

Huancavelica eskualdeko gobernuak bultzatutako Pampas Ospitalerako, lau solairuko eraikin berri bat diseinatu da, 13.132,81 metro karratukoa. Arreta jasoko duten onuradun zuzenak 1.617.058 izango direla uste da. 

Huanuco Departamenduan dagoen Llata Ospitalerako, Osasun Ministerioak sei solairuko eraikin berri bat proiektatu du, 10.316metro karratuko azalera izango duena. Proiektuak alderdi estruktural eta funtzionalen berringeniaritza osoa jasotzen du, baita osasun zentroa II-E Ospitale bihurtzea ere (orain I-4 da).

Lehen hiru proiektu hauek ospitaleen arkitekturan espezializatuta dagoen Aidhos enpresarekin kolaborazioan egingo dira. Lehenengo eta handienean gainera De la Piedra estudio perutarrarekin (herrialdeko ospetsuenetako bat) batera egingo da lan, Dragados y Construcciones eta JCC eraikuntza enpresak garatutako 90 milioi dolarreko giltza eskurako proiektuaren barruan.

Azkenik, La Libertad eskualdeko gobernuak Virú Ospitale berria bultzatuko du, 9.858,17 m² tan eraikiko dena. LKS Perurentzat hau izango da eraikuntza berriko ospitale baten dosier tekniko osoa garatzen duen lehen aldia.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Joan den martxoan, behin betiko onarpena eman zitzaion Azpeitiko Udalak sustatu duen Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Bereziari (G.A.O. 65.

Compartir