16/06/2017

Orange-k bere egoitza eta Erdialdeko Afrikako data center handiena inauguratu ditu Kamerunen

Pasa den maiatzaren 31n Doualan, Kamerunen, Orangek bere egoitza berria inauguratu zuen, Erdialdeko Afrikako datu lanketarako zentro handiena denarekin batera. Ekitaldian Kamerungo lehen ministroa, Philémon Yang, egon zen. Archidia Arkitekturarekin batera, LKSk proiektua eta obra zuzendaritza garatu ditu, Orange Kamerunek antolatutako arkitektura-diseinu lehiaketa irabazi ondoren.

Gune berri hau 12.880 metro koadroko azalera duen eremuan dago kokatuta. Bulego eraikin bat eta datu lanketarako zentro bat daude bertan; erabilera desberdineko eraikinak dira hauek, elkarrengandik isolatuta daudenak.  

Bulego eraikina bulego paisaia irizpideekin egindakoa da, 1.200 metro koadroko bost solairu ditu, aparkalekurako soto bat eta kafetegi bat azkenengo solairuan. Guztira 7.300 metro koadro ditu bulego eraikin honek eta kanpoaldean kirol gune eta berdegune bat egin dira. Iraunkortasun irizpideak jarraitu dira prozesu guztian, hala nola, araztegitik berreskuratutako ura erabiltzea 3.000 metro koadroko berdegunea ureztatzeko.

Datu lanketarako zentroak 1.040 metro koadro ditu eta datuak bildu, babestu, prozesatu, banatu eta transmititzeko teknologia aurreratuenekin egina izan da. Azpiegitura hau, Kamerungo Orangen bulego tekniko garrantzitsuena bilakatu da.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Joan den martxoan, behin betiko onarpena eman zitzaion Azpeitiko Udalak sustatu duen Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Bereziari (G.A.O. 65.

Compartir