20/12/2017

LKS Madrilgo XVIII.Enpresen Lasterketan

Pasa den igandean, abenduak 17, Madrilen XVIII Enpresen Lasterketa ospatu zen eta guztira, 500 enpresa baino gehiagoko 16.000 mila pertsonak parte hartu zuten. Aurten LKStik animatu gara lehenengo aldiz, parte hartzaile askorekin gainera, guztira 24 izan gara korrika egin dugunok. 

Paseo de la Castellana izan zen lasterketarako lekua, 9:00 tan hasi zen San Juan de la Cruz plazan eta bertan amaitu zen, Madrilgo Zientzia museoaren aurrean. Hiriko beste leku ospetsuenetarikoetatik igaro ginen korrikalariak, Santiago Bernabeu, Picasso dorrea, Castilla plaza edo Colon plazatik, adibidez. 

Lasterketa bi zatitan banatu zen, 6km eta 10km-koak. Azken honetan enpresetako profesionalenak bakarrik hartu zuten parte, horien artean, gure lankideak diren Miguela Modrego, Manuel Luque, Jose Félix Gómez, Pepe Martínez, Carlos Serrano, Fernando Segovia eta Carla Vázquez.

6km-ko lasterketan, aurreko aukera baino motzagoa baina meritu handikoa ere, hurrengo lankideek parte hartu zuten: Luis Alberto Embid, Antonio Javier Linares, Julio López, Julián Rodriguez, Concepción García, Alexandra Torres, Marcia Reyes, Francisco José Caballero, Julián Groba, Julián Fernández, Santiago Sánchez, Jesús Medina, Laura Ameneiros, Patricia Fernández, Carmen Carretero, Rafael Valencia eta Patricia Esteve.

Enpresako muga urruti jartzen saiatu ginen, baina azken finean, gure asmoa ondo pasatzea eta taldea egitea zen eta hori bai lortu genuela! Enpresaren laguntzari esker, lasterketako ikusgaienak izan ginen, LKSko kamiseta laranjarekin.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Joan den martxoan, behin betiko onarpena eman zitzaion Azpeitiko Udalak sustatu duen Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Bereziari (G.A.O. 65.

Compartir