Pribatutasun-politika

NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Izena: KREAN KOOP. ELK.

IFK/IFZ: F20545018

Egoitza soziala: Goiru kalea, 7-Polo Innovación Garaia, 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, 534. folioan, 1. idazpenean, 96-0.011 zenbakiarekin, 1991ko maiatzaren 8an.

Telefonoa: 902030488

Harremanetarako helbide elektronikoa: info@krean.com

Pribatutasun-politika honetan jasotako aurreikuspenak antzera aplikatuko zaizkie KREAN TALDEko enpresa guztiei, hau da, KREAN KOOP. ELK.-ak edo haren filialetako batek partaidetza nagusia duen enpresa guztiei. Nolanahi ere, datuak biltzen diren unean behar bezala identifikatuko da erakunde arduraduna.

ZERTARAKO TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

EBko 679/2026 Araudian eta Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak eta zurekin harremanetan jarri bitartean sortzen direnak helburu hauetarako tratatzen direla:

  • planteatzen dizkiguzun eskaerei erantzutea

  • , KREAN KOOP. ELK.-aren produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea, eta horretarako baimena ematen dizugu merkataritza-komunikazioak posta elektronikoz edo eman diguzun komunikazio elektronikoko beste edozein bide baliokideren bidez (SMS, esaterako) bidaltzeko.

  • Curriculum bat bidaltzen badiguzu, zure hautagaitza baloratu dadila langileak hautatzeko prozesuetan. Kasu horretan, KREAN KOOP. ELK.-aren zein zentrotan lan egitea gustatuko litzaizukeen adierazi behar diguzu.

  • Erakundeak garatutako eta zure interesekoak izan daitezkeen jarduerekin zerikusia duten komunikazioak bidaltzea, eman diguzun edozein bitartekoren bidez.

  • Kontsultei, erreklamazioei eta iradokizunei erantzutea, eta era guztietako komunikazio-ekintzak egitea.

ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira interesdunak edo haren legezko ordezkari gisa jarduten duenak datuak ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, eta beharrezkoak diren bitartean – preskripzio-epe aplikagarrietan gordetzeko beharra barne – edo jaso edo erregistratu ziren xederako egokiak diren bitartean.

Datuak gordetzeko, KREAN KOOP. ELK.-ak datu horiek gordetzeko duen legezko betebeharra bete beharko da. Epe horiek igarota, datuak suntsitu edo ezabatu egingo dira, eta hare gehiago, ezabatu, deuseztatu edo suntsitu egingo dira euskarrietan dagoen informazioa berreskuratu ezin dadin.

Bereziki, enplegu-eskaerak kudeatzeko, gehienez ere 2 urtez gordeko dira zure datuak.

ZEIN DA ZURE DATU PERTSONALAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA?

Zure datuen tratamenduaren oinarri legitimatzailea interesdunak emandako baimena da. Berariaz eta modu argian lortzen da, datuak biltzen dituzten dokumentuak eta formularioak paperean edo elektronikoki betez eta, hala badagokio, bidaliz. Erakundearen dokumentu guztietan, erabilera desberdinetarako datuak biltzeko erabiltzen direnetan, informazio-klausulak daude, datuak babesteko araudian ezarritakoaren arabera, eta adostasuna berariaz adierazten da interesdunak sinatuta edo web-orrian dauden formularioak bidalita.

KREAN KOOP. ELK.-ak legitimitatea du, halaber, zure datuak tratatzeko, bete behar dituen legezko betebeharrak betetzeko eta bidezko interesak asetzeko, betiere horien gainetik interesdunen oinarrizko interesak edo eskubideak nagusitzen ez badira.

NORI JAKINARAZIKO ZAIZKIO ZURE DATU PERTSONALAK?

Baimendutako helburuak kudeatzearen ondorioz, datuak KREAN KOOP. ELK.-arekin lotura zuzena duten erakundeei edo pertsonei jakinarazi ahal izango zaizkie, enpresa taldea osatzen dutenei eta haiek emandako zerbitzuei. Erakunde horiek lagapen-hartzaile gisa jarduten dute, batez ere langileak hautatzeko prozesuetan, eta, beraz, ulertzen da interesdunek baimena ematen dietela aipatutako enpresa guzti-guztiei tratamendu desberdinak egiteko.

Era berean, informazio pertsonala administrazio publikoen, epaileen eta auzitegien eskura egongo da, tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunei erantzuteko, betiere lagapen horiek legean babestuta badaude.

Zure datuak ez zaizkio beste ezein erakunderi lagako zure baimenik gabe, legez aurreikusitako lagapenak izan ezik. Zentzu horretan, zure datuak beste edozein erakunderi lagatzeko berariazko baimena eskatuko zaio.

Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik Europar Batasuneko espaziotik kanpo edo 679/2016 EBko Araudiak datuen babesari dagokionez ezarritako estandarrak betetzen ez dituzten erakundeei.

ZEIN DA ZURE DATUEN JATORRIA?

KREAN KOOP. ELK.-ak tratatzen dituen datu pertsonalak interesdunak ematen ditu, edo jendearen eskura dauden iturrietatik lortzen dira.

ZEIN DATU PERTSONALEN KATEGORIA TRATATZEN DA KREAN KOOP. ELK.ean?

KREAN KOOP. ELK.-ak ematen dizkiguzun datuak tratatuko ditu, kategoria hauetakoak izan daitezkeenak:

  • Identifikazio- eta harreman-datuak
  • Datu akademiko eta profesionalak
  • Enpleguaren xehetasun-datuak
  • Ekonomia-, finantza- eta aseguru-datuak
  • Merkataritza-informazioa
  • Interneteko nabigazio-datuak (adibidez, IP helbidea, webguneetara bisitak, wifi sareetara konexioak, etab.).

ZEINTZUK DIRA ZURE ESKUBIDEAK?

Edozein pertsonak du eskubidea KREAN KOOP. ELK.-ak berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez baieztatzeko.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko eta tratamenduaren xede diren datu pertsonalen kopia bat lortzeko, datu horiek eguneratzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko ere, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak jaso ziren helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, eta beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute. KREAN KOOP. ELK.-ak datuak tratatzeari utziko dio, premiazko arrazoi legitimoak daudenean izan ezik, edo balizko erreklamazioak gauzatzeari edo defendatzeari.

Halaber, DBEOren 18. artikuluan aurreikusitako inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute. Kasu horretan, KREAN KOOP. ELK.-ak tratatu egingo ditu, interesdunaren baimenarekin edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko, edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko, edo Batasunaren edo estatu kide jakin baten interes publiko garrantzitsuko arrazoiengatik.

Aplikagarria bada, online ingurunean datu pertsonalen tratamendua ezabatzeko edo haren aurka egiteko eskubidea aplikatzearen ondorioz, interesdunek ahazteko eskubidea dute, EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.

Eramangarritasunerako eskubidearen arabera, interesdunek eskubidea dute dagozkien datu pertsonalak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean eskuratzeko eta beste arduradun bati helarazteko.

Interesdun orok du eskubidea tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, profilak egitea barne, baldin eta tratamendu horrek harengan ondorio juridikoak baditu edo modu berean eragiten badio, DBEOren 22.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenak izan ezik.

Interesdunak bere datuak ezabatzeko eskubidea du, tratamendua edo bilketa eragin zuen helburua desagertzeagatik, adostasuna ezeztatzeagatik, tratamendua legitimatzen duena hori denean, edo DBEOren 17. artikuluan jasotako gainerako arrazoiengatik. Datuak ezabatu egingo dira, eta euskarri automatizatuetan jasotako datuak maila handian ezabatuko dira eta automatizatu gabeko euskarriak fisikoki suntsituko dira.

Interesdunak edozein unetan ken dezake emandako baimena.

NOLA ERABILI DAITEZKE ESKUBIDEAK?

Idazki baten bidez, beti NANaren kopiarekin edo interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen beste agiri batekin batera, goiburuan adierazitako helbidera zuzenduta.

ZER ERREKLAMAZIO-BIDE DAUDE?

Zure eskubideei behar bezala erantzun ez zaiela uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu. Bulego horren harremanetarako datuak honako hauek dira: Telefonoak: 901 100 099 91.266.35.17 Posta helbidea: Jorge Juan kalea 6, Madril.

AZKEN EGUNERATZEA: 2021/08/25