21/11/2022

KREANek EcoVadisen urrezko domina jaso du jasangarritasunean

EcoVadisek, enpresa-jasangarritasuneko kalifikazioen munduko hornitzaile handienak, urrezko domina eman dio KREANi duela gutxi egindako ebaluazioan. Urrezko domina sektoreko % 5eko puntuaziorik altuena eta munduan ebaluatutako enpresa guztien % 8ko puntuaziorik altuena lortzeagatik ematen da.

EcoVadisen ebaluazioak jasangarritasuneko 21 irizpide ditu ardatz, eta lau gairen inguruan biltzen dira: ingurumena, lan-praktikak eta giza eskubideak, etika eta erosketa jasangarriak. Iazko zilarrezko kalifikazioarekin alderatuta, KREANek aurrerapen esanguratsua egin du jasangarritasuna bere estrategian txertatzeko, segurtasun-emaitzak hobetuz eta emisioak murrizteko konpromisoa hartuz.

"Ahalegin handia egiten dugu egunero, eta pozik gaude merezi duela uste dugulako, baina Ecovadisen urrezko domina merezi duen kalifikazioa lortzea sari gehigarria da. 2017tik ebaluatzen dugu geure burua, eta urte hauetan gure ahuleziak identifikatu eta horien gainean jardun dugu, eta ikasi dugu, baita ere, oso garrantzitsua dela gauzak irizpide jasangarriekin egiten ditugula frogatzea eta zabaltzea.

100etik 73 puntuko puntuazioarekin, KREAN 97. pertzentilean kokatzen da, hau da, puntuazio global onena duten enpresen % 2ren artean, eta bere baloraziorik onena lan-praktiketan eta giza eskubideetan lortzen du, non bere sektoreko enpresen % 1aren artean kokatzen den. Hobekuntza-marjina handiena erosketa jasangarrietan dugu, sektoreko onenen % 29ren artean; etikan eta ingurumenean, berriz, nabarmen gainditzen dugu, sektoreko onenen % 10 eta % 2 artean, hurrenez hurren.

EcoVadisen metodologia nazioarteko jasangarritasun-estandarretan oinarritzen da (Txostenak Aurkezteko Ekimen Globala, NBEren Mundu Ituna, KREANek ere sinatua, ISO 26000), eta enpresaren gizarte-erantzukizuneko batzorde zientifiko batek eta hornidura-kateko adituek gainbegiratzen dute, Hirugarrenen Enpresen Gizarte Erantzukizunaren ebaluazio fidagarriak bermatzeko. 2007an sortua, EcoVadisek 200 industria-kategoriatako 100.000 enpresa baino gehiago ebaluatu ditu 175 herrialde baino gehiagotan.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Nomen Foods konpainiak arroza ontziratzen eta merkaturatzen du, eta bere instalazio nagusiak Ebroko Deltaren bihotzean daude, arrozez inguratuta.

AWSek 2022aren amaieran inauguratu zuen Datuak Prozesatzeko Zentro berrien lehen fasea, 2019ko urrian egin zituen aurreikuspen onuragar

ALHÓNDIGA RESIDENCIA IV-k, IMQk eta GRUPO COSIMETek partaidetutako sozietatea, KREANen esku utzi du Bilboko Concha Jeneralaren kaleko

Compartir