13/11/2023

CANAL DE ISABEL II, 10 urte baino gehiago KREANekin elkarlanean

2013ko otsailean, KREANek lankidetza hasi zuen CANAL DE ISABEL IIrekin, Madrilgo Erkidegoan uraren ziklo integrala kudeatzen duen enpresa publikoarekin. Lankidetza hori etengabea izan da azken 10 urteetan. Azken urte honetan, urte anitzeko bi kontratu sinatu ditugu, eta horrek berretsi egiten du CANAL DE ISABEL II enpresak KREANen duen konfiantza, urarekin lotutako gaietan erreferentziako ingeniaritza den aldetik.

Joan den 2023ko apirilaren 12an, 08 loteari (Valmayor-Majadahonda) buruzko kontratua sinatu zen, Canal de Isabel IIk kudeatutako sareetan presako eta kontserbazioko proiektuak eta obrak idatzi, gainbegiratu eta kontrolatzeko laguntza teknikoko zerbitzuetarako, bai eta mantentze-lanen eta ustiapen-lanen zaintza eta kontrolerako ere (espediente-zenbakia: 244/2020). Kontratuaren epea 4 urtekoa da eta 730.240,00 euroko esleipen-zenbatekoa du (BEZik gabe).

Duela gutxi, azaroaren 6an, KREANek kontratu berri bat sinatu du CANAL DE ISABEL IIrekin, Madrilgo Erkidegoko hainbat hirigunetan uholde-arriskura eta ingurumen-integraziora egokitzeko eta babesteko jarduketei lotutako azterlanak eta proiektuak idazteko. Kontratu berri honen epea 2 urtekoa da eta esleipenaren zenbatekoa 100.405,12 eurokoa (BEZik gabe).

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

Sergio De Jaime KREANeko arkitektoak Go Green Materials proiektuaren emaitzak zabaltzeko eta kontrastatzeko jardunaldian parte hartu du, joan den apirilaren 30ean, Bilboko BUILD:INNen egoit

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

Compartir