05/03/2024

KREANek First Lego Ligue FLL EUSKADI-MONDRAGÓN babestu du

Joan den larunbatean, martxoaren 2an, First Lego Ligueko Euskadiko finala jokatu da, eta estatukoa martxoaren 16an izango da, Alacanten. Aurten, Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 ikastetxetako 300 ikaslek baino gehiagok landu dute teknologia eta sormena nola erabili zaletasunak partekatzeko. Guztira 37 taldek hartu dute parte: 17 Explore kategorian (6-9 urte) eta 20 Challege kategorian (10-16 urte).

Edurobotic Synthesis (Portugalete) eta WinnBot (Markina-Xemein) izan ziren FLL Euskadi-MONDRAGON txapelketa irabazi zuten taldeak, goizean zehar Mondragon Unibertsitateko Iturripe egoitzan ospatu zen final handian. Bi talde hauek izango dira, beraz, martxoaren 16an Alacanten jokatuko den Estatuko finalera joango direnak. Handik, gero apirilaren 17tik 20ra Houstonen (AEB) jokatuko den nazioarteko finalerako sailkatuak aterako dira.

Joxé Oleaga arkitekto eta Arrasateko Bulegoko zuzendariak Ingeniaritzako Bikaintasunaren KREAN Saria eman dio Portugaleteko "Edurobotic Energy, Edurobotic" taldeari.

Informazio gehiago.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREANek exekuzio-proiektua idatzi du, eta obra zuzentzeaz eta kudeatzeaz arduratu da, baita SORALUCEk Bergarako (Gipuzkoa) Osintxu auzoko egoitza nagusian duen muntaketa-p

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

Sergio De Jaime KREANeko arkitektoak Go Green Materials proiektuaren emaitzak zabaltzeko eta kontrastatzeko jardunaldian parte hartu du, joan den apirilaren 30ean, Bilboko BUILD:INNen egoit

Compartir