PROIEKTUA
Itsasertza eta Kostaldea Egokitzeko Plana
KOKAPENA
Campeche, Mexico

GBIk (Garapenerako Banku Interamerikarra) San Francisco de Campeche Badiako Saneamendu Plan Integrala egin nahi du. Kontratu honen helburua plan hori egituratzea da. Saneamendu Planaren prozesu osoa hiru etapatan banatzen da; horietatik, lan honek lehenengo biak jorratuko ditu:

i) sistemaren egungo egoeraren karakterizazioa, saneamendu-sistema zuzenduko duten ingurumen-irizpideak lehenetsiz

ii) sistemarako diseinu-aukera desberdinak ebaluatzea, abantailatsuena hautatuta.

Saneamendu-sistemaren azpiegiturarekin lotura zuzenena duten lanez gain (drainatze- eta saneamendu-sarearen karakterizazioa, adibidez), itsasertzeko zerrenda zonifikatzeko lanak (ezarritako ingurumen-helburuetan oinarrituta), klima-aldaketara egokitzeko neurriak integratzea edo herritarrek prozesuan eta ondorengo emaitzen ebaluazioan parte hartzeko programa bat definitzea aurreikusten dira. Horrez gain, plana finantzatzeko bide kritikoa aztertuko da. Hori guztia BGBIk lan honi zeharkako ikuspegi "integrala" aplikatzeko duen interesaren emaitza da.

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak