Hiria eta lurraldea

pertsonentzat diseinatutako hirigintza eta azpiegiturak.

Hirietan eta lurraldeetan pertsonak bizi gara. LKS KREANen hiri inklusiboak, seguruak, iraunkorrak eta eraginkorrak sortzen, bizi garen espazioa berrasmatzen eta berriak sortzen laguntzen dugu; betiere, pertsonengan pentsatuz.

Berdintasunezko inguruneetan sinesten dugu, non pertsonak modu berean bizi, lan egin eta gara daitezkeen, bakoitzaren generoa, adina, gizarte maila, etnia, jatorria, kultura edo dibertsitate funtzionala zeinahi delarik ere.

Ingurumen espazio osasungarrietan sinesten dugu.

Pertsonek edateko ura eskuratzeko eskubide unibertsala dutela uste dugu, bai eta ingurumenari dagokionez ingurune iraunkorretan bizitzeko eskubidea dutela ere, non tratatutako ura ingurumenera itzultzen den.

Hondakinik gabeko toki batean bizi behar dugula eta hondakinak garbitu ostean berriro ingurunera itzuli behar direla uste dugu.

Garraio eraginkorrean sinesten dugu, kutsatzen ez duena eta jarduera ekonomikoari bultzada emango diona, hiria egituratuko duena, ingurunearekin bat etorrita.

Pertsona talde bakar baten eta BIM lankidetza lanean oinarritutako metodologia baten bikaintasunean sinesten dugu, guztia gure bezeroen premietara eta hobekuntzara bideratuz.

LKS KREAN osatzen dugun pertsonen egitekoa da, hain zuzen, diziplinak eta ezagutzak batzea, eta lurraldearentzat etorkizuna sortzea. Gure bezeroei babesa eskainiz, bikaintasunetik, ingurune planifikatu berriak sortzen ditugu, garraio azpiegiturekin, ur azpiegiturekin, hondakinen kudeaketarekin eta klima aldaketaren aurkako borrokarekin.

Eta hori guztia sorta zabal batean bilduta: Lurralde plangintza, Hiri garapena, Due Dilligence, Master Plana, Aurreproiektuak, Trazadura proiektuak, Gauzatze proiektuak, Laguntza teknikoa eta Obra zuzendaritza.

HIRI INGURUNEA

HIRI INGURUNEA

  • Master Plana
  • Hirigintza plangintza
  • Hiria berroneratzea eta berritzea
  • Hiri diseinua eta paisaia
  • Alternatiben azterlanak eta bideragarritasuna

LURRALDE GARAPENA

LURRALDE GARAPENA

  • Master Plan sektorialak
  • Lurralde plangintza eta plangintza sektoriala
  • Lurzoruaren Due Diligence

KLIMA ALDAKETA

KLIMA ALDAKETA

  • Klima aldaketari begirako zaurgarritasun azterketa
  • Arintzeko estrategiak eta politikak garatzea
  • Karbono aztarna. Berotegi Efektuko Gasen inbentarioa

URA

URA

  • Uren tratamendua eta arazketa
  • Uraren garraioa eta banaketa: hornidura, saneamendua, euri urak eta ureztatzekoak.
  • Ibai inguruneen azterketa integratua: hidrologia, urperagarritasuna, klima aldaketa, babes neurriak eta eko-berrezarpena.
  • Urtegiak eta zentral hidroelektrikoak.

GARRAIOA

GARRAIOA

  • Bizikletan ibiltzeko aukera eta hiri mugikortasun iraunkorra (BRTak, tranbiak…)
  • Garraio linealaren azpiegiturak: trenbideak, errepideak…
  • Tunelak, zubiak eta azpiegiturak

HONDAKINAK

HONDAKINAK

  • Hondakinen kudeaketa integrala eta garbiketa
  • Tratamendua Energia baliaraztea

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan honako honekin:

Azucena Marquínez

Azucena Marquínez

Bideetako Ingeniaria

LKS KREAN Hiria eta Lurraldeako zuzendaria

Azken proiektuak