Ingeniaritza eta Arkitektura

Sormenezko Ingeniaritza eta Arkitektura iraunkorra, etorkizuna eraikitzeko.

Lantzen dugun proiektu bakoitza ingeniaritzaren eta arkitekturaren arloetan gure gaitasuna proban jartzeko erronka bihurtzen zaigu.

Lantzen dugun proiektu bakoitza ingeniaritzaren eta arkitekturaren arloetan gure gaitasuna proban jartzeko erronka bihurtzen zaigu.

Arlo guztietan, gainera: bizitegiak, industria, merkataritza, logistika, azpiegitura, hirigintza, lurralde plangintza… eta betiere, geuretik onena emanez; hots, bikaintasuna prozesuetan, kalitatea amaieran eta doikuntza hobea epeetan eta aurrekontuetan.  

Eta hori guztia, ulertzen dugun bide bakarretik: taldearen talentua eta tresnen abangoardia.

LKS KREANen, hain zuzen, BIMen oinarrituta lanean aritzea dugu oraina zein etorkizuna. Proiektuaren eredu erreal baten gainean dihardugu lanean. Datuak eredu bakar batean biltzen ditugu: eraikinak, prozesuak, ekipamenduak, instalazioak… Eragile guztiek egiten dute lan eredu beraren gainean. Eredu horrek, hain zuzen, proiektuaren historia biltzen du: diseinuan zehar, obran, harreran eta bere bizitza baliagarrian zehar.

ERAIKINEN INGURUMEN EGIAZTAPENAK

LKS KREAN, hain zuzen, eraikinen ingurumen egiaztapenerako enpresa liderra da. Eraikuntza berriko 32 LEED edo/eta BREEAM proiekturen egiaztapena kudeatu du, eta BREEAM®ES EN USO motako 46 proiekturena.

Eraikuntza Berdearen Amerikako Kontseiluak egiaztatutako 2 AP LEED profesional ditugu, eta BREk (Building Research Establishment) egiaztatutako beste 3 profesional, BREEAM aholkulari gisa, nazioartean (BREEAM) zein nazioan (BREEAM es) iraunkortasuna ebaluatzeko sistema hau ezartzeko.

Arkitektura
Arkitektura

Arkitektura

LKS KREANeko arkitektura taldean sormen prozesuari modu orokorrean heltzen dioten profesionalak daude.

  • Hezkuntza, ikerketa eta bulegoak
  • Merkataritzako eraikuntza
  • Bizitegi eraikuntza
Industria
Industria

Industria

Gure DNAn dago eta aitzindariak gara 4.0 Industriarako soluzioetan.

  • Manufakturak
  • Logistika
  • Nekazaritzako elikagaiak
  • Energia
  • Hondakinen tratamendua
Hiria eta Lurraldea
Hiria eta Lurraldea

Hiria eta Lurraldea

Hirietan eta lurraldeetan pertsonak bizi gara. LKS KREANen hiri inklusiboak, seguruak, iraunkorrak eta eraginkorrak sortzen, bizi garen espazioa berrasmatzen eta berriak sortzen laguntzen dugu; betiere, pertsonengan pentsatuz.

  • Hiri ingurunea
  • Lurralde garapena
  • Klima aldaketa
  • Ura
  • Garraioa
  • Hondakinak