Diseinua eta eraikuntza, hasi eta buka

Bezero bakoitzaren ideiaren neurrira egindako diseinua.

Proiektu ororekin hasteko, premiak entzun eta ulertu behar dira.

Helburuak partekatzen ditugu, eta eskakizunak ulertzen ditugu, horretarako beharrezkoa den denbora inbertituz.

Irtenbideak pentsatzen ditugu, beharrezkoak ditugun kolaboratzaile guztien laguntzarekin, eta horiek ere helburuetan parte har dezaten ahalegintzen gara. Proiektuaren inbertsioen eta epeen konpromisoa hartzen dugu, eta azkenerako, errealitate bihurtzen dugu.

01.Aztertu

Beharra ulertzea, eremu guztietatik analizatzea eta kontzeptualizatzea.

02.Diseinatu

Proiektatzea, planifikatzea eta balioztatzea.

03.Eraiki

Helburu zehatzei erantzunez diseinatutakoa eraikitzea.

Diseinua eta eraikuntza, hasi eta buka. Bezero bakoitzaren ideiaren neurrira egindako diseinua.

KREAN taldeak 400etik gora pertsonako diziplina anitzeko lantaldea dauka, eta lantalde horrek gure bezeroen proiektuei balioa eransten die. Euren helburuak entzun, eta erantzuna ematen diegu; gehienetan, bezeroen igurikapenak gaindituz.

Eskarmentu handia dugunez, ezagutza, espezializazioa eta sormena eskaintzen ditugu.

Gure begirada geldiezinari esker, proposamenez, irudimenez eta berrikuntzaz gainezka egon ohi gara, eta abangoardiako irtenbideak proposatzen ditugu, gizarte eta ingurumen erantzunak uztartuz.

Diseinua eta eraikuntza, hasi eta buka. Bezero bakoitzaren ideiaren neurrira egindako diseinua.

LEAN CONSTRUCTION

DISEINU EGOKITUA, ERAIKUNTZA ERAGINKORRA

  • Gure obrak fabrikak bezalakoxeak dira
  • Hasieratik bertatik hasten gara plangintza egiten, eragile guztiekin batera
  • Proiektua gauzatu behar dutenekin batera ekiten diogu lanari
  • Azpikontratatzen ditugun guztiak gure bazkideak dira
  • Modu arinean jartzen dugu guztia martxan
Diseinua eta eraikuntza, hasi eta buka. Bezero bakoitzaren ideiaren neurrira egindako diseinua.

BIM

PROIEKTUAREN INFORMAZIOAREKIN OSATZEN DEN EREDU

  • Proiektuaren eredu erreal baten gainean dihardugu lanean.
  • Datuak eredu bakar batean biltzen ditugu: eraikinak, prozesuak, ekipamenduak, instalazioak…
  • Eragile guztiek eredu beraren gainean egiten dute lan.
  • Eredu horrek, hain zuzen, proiektuaren historia biltzen du: diseinuan zehar, obran, harreran eta bere bizitza baliagarrian zehar.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan honako honekin:

Jesús María García Camargo

Jesús María García Camargo

Arkitekto Teknikoa
KREAN Design & Build-eko zuzendaria