PROIEKTUA
Abiadura Handiko linea. Tartea: Cadreita-Alesbes
KOKAPENA
Nafarroa

Proiektua:

Kantauri-Mediterraneoko Abiadura Handiko Korridorearen Trenbide Plataforma, Castejón-Iruñerria tartea. II. azpitartea: Cadreita-Alesbes.

Laburpena:

Bidaiarien eta salgaien trafiko mistorako egokia den abiadura handiko linea bat da, Mediterraneoko kostaldea eta Atlantikoko fatxada lotuko dituena. Horrela, bi eremu geografiko garrantzitsu horien arteko lotura erraztuko da, Penintsulako erdigunetik igaro gabe, eta bidaiarien trafiko esklusiboaren hasierako planteamendua aldatuko da.

Azpitarte osoa Nafarroako Foru Komunitatetik igarotzen da, Cadreita eta Alesbes udalerrietatik. 8.578,198 m-ko luzera du (106+195 eta 114+773,198 PKen artean).

Trazadura AP-15 autobidearen ekialdetik ia paraleloan doa. 350 km/h-ko gehieneko abiadurarako  proiektatu da, oinplanoan 6.500 metroko gutxieneko erradioa du, eta 14,5 milaren gehieneko aldapa altxaeran.

Hasieran, Trenak Aurreratu eta Aparkatzeko Postu bat (TAAP) jarriko da, eta, bertan, zerbitzuetarako zeharkako galeria bat egongo da.

106+240 PKan, AHLren plataformak Valfondo harana zeharkatzen du, eta zeharkako drainatze-obra bat dago bertan, 2 x (5x2,5) metroko marko bizedularra.

Trazaduran zehar, beheko bost pasabide daude (107+980 eta 110+100 PKetan, abelbideak gurutzatzeko; eta 111+120; 112+800 eta 114+020 PKetan, nekazaritzako bideetarako), 8,00 metroko argiarekin (114+020 PKkoa 10 metrokoa) eta 6,00 metroko altuerarekin, gutxi gorabehera.

Era berean, goiko bi pasabide egin dira, bata 109+120 PKan, AHLren gainean, eta bestea AP-15 autobidean, AHLren 114+070 PKaren parean, faunarentzako pasabide esklusiborako, AP-15aren gainean dagoen pasagunearekiko paraleloan.

110+500 eta 111+100 PKen artean, abiadura handiko linearen plataforma energia fotovoltaikoko parke batean "ad hoc" kokatutako korridore batetik doa.

111+580 PKaren parean, Barranco Salado deritzona gurutzatzeko 133,0 metroko luzera duen zubibidea eraiki da, hiru baotan (40+53+40 metro).

114+000 eta 114+773 PKen artean, trazadura AP-15 autobidera hurbiltzen da, eta, ondorioz, 320 metro luze den horma bat eraiki behar izan da ezkerreko ezpondaren ordez.

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak