PROIEKTUA
TXOMIN ENEA Urbanizazioa
KOKAPENA
Donostia

Proiektua: 
Donostiako Txomin auzo berria 

Sustatzailea:
Donostiako Udala

Laburpena:
Txomin auzoan etxebizitza zahar batzuk zeuden, uholde-arriskuko eremu batean, eta oso itzulera-aldi txikia zuten. Etxebizitzak eraitsi egin ziren, eta lehendik zeuden 3 eraikin multzo eta komentua mantendu ziren.
Lortutako espazioarekin 7 etxadi berri, kultur kirol anitzeko gune nagusi bat, etorkizuneko anbulatorio baterako beste lursail bat eta etxebizitza berrien ur beroaren eta berogailuaren beharrak asetzeko district heating bat lortu dira. Ibaiaren ertza ere birmoldatu egin da ibai-parkearen kontzeptuarekin (urpean gera daiteke).

Urumea ibaiaren parke berria auzo berriaren ardatz egituratzaile bihurtuko da. 21.000 m2 baino gehiagoko berdegune, lorategi eta baso eremuak izango ditu. Inguru horretan ibilaldi atseginak egin ahal izango dira bidezidorretatik, bidegorri berritik bizikletaz buelta bat eman edo haurrei haurren jolasguneetara lagundu. Begiratokiei eta kanoak eta piraguak deskargatzeko sarbidea duen ontziralekuari esker ere goza daiteke Urumeaz. Auzo berriak ezaugarri hauek ditu:
• Berdeguneetako, lorategietako, zopizarreko eta baso-eremuetako 21.000m²  baino gehiago. 
• Parkean zehar 500 m baino gehiagoko bidezidorrak. 
• 550 m-ko ibai-pasealekua, Urumearen ertz osoan dagoen pasealekuarekin lotuz. 
• 580 aparkaleku. 
• Bidegorri kilometro 1 baino gehiago, dagoen sarearekin lotzen dena. 

Auzo berria jasangarritasunean oinarritutako hiri-garapenean lan egiten duen "Smart city" proiektuaren parte da. Udaleko Ingurumen Sailaren eta Donostia Sustapena Sozietatearen eskutik, Txomin Berria efizientziaren Europako erreferentea da.
Auzo berriari abiadura handiko sare mugikorra, LED bidezko argiteria publikoa eta biomasa bidezko eraginkortasun handiko berokuntza zentrala (egoera puntualetarako gas-aukera) emango zaizkio. Ur- eta argi-kontagailu indibidual adimendunak ere baditu.

Kreanek honako lan hauek egin ditu auzo berrian:
• Diziplina anitzeko taldea, urbanizazio-lanen Zuzendaritzari Laguntza Teknikoa emateko.
• Txomingo urbanizazioaren 1. proiektu aldatua idaztea. Proiektu horren elementurik garrantzitsuena zen arlitaz betelanak egitea, dauden etxebizitzetako asentuak minimizatzeko.
• Ibai Parkearen proiektuko Egikaritze Zuzendaritza. Obra Zuzendaria  udal teknikari bat izanik.
• Obra Zuzendaria Txomingo zubi berriko Egikaritze Zuzendaritza,  udal teknikari bat izanik.
 

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak