PROIEKTUA
ITP AERO
KOKAPENA
Zamudio, Bizkaia

ITP Aero Taldea, gaur egun, hegazkinen motor eta osagaien bederatzigarren konpainia da munduan. Espainian, Erresuma Batuan, Mexikon, Estatu Batuetan, Maltan eta Indian ditu ekoizpen-zentroak, eta industria aeroespazialeko ehun enpresa garrantzitsuenen artean dago, 3.000 langile baino gehiagorekin. 

ITP Aero taldearen jardueren artean daude motor aeronautikoen diseinua, ikerketa eta garapena, fabrikazioa eta galdaketa, muntaketa eta proba. MEO zerbitzuak (mantentzea, erreparazioa, operazioa) ere eskaintzen ditu eskualdeko airelineentzat, negozio-hegazkinentzat, helikopteroentzat, industria- eta defentsa-aplikazioentzat. 

ITP Aero Taldearen barruan, KREANek Espainian dituen 6 ekoizpen-instalazioetan jardun du: Sestao, Barakaldo, Derio, Zamudio, Ajalvir eta Albacete. 

Bezeroen eskaria gero eta handiagoa denez, eta produktu berrien garapen- eta hazkunde-beharrizanetarako, kide den taldeak, ITP Aerok, KREANi eman zion Zamudioko Parke Teknologikoko lurretan nabe berria, bulegoak eta urbanizazioa diseinatzeko ardura. Jarduketaren parte honako hauek egin ziren: bulegoak hartzen dituen bolumena (open office), 100 pertsonarentzako bi solairu, 3.000 m²-ko ekoizpen-nabe bat eta 9.000 m²-tik gorako barne-urbanizazio bat. 

Gainera, KREANek proiektua garatu zuen, eta 6.350m²-ko Sestaoko ITP Aero-ren planta egin zuen 10.200 m²-ko partzela-azalera baten gainean. 

Zamudioko egoitza nagusian ere jardun da sarbideen garapen berrian, Alpendre berria eta Plan Zuzentzailea gauzatzeko. 

KREANek hainbat jarduera egin ditu Ajalvir, Albacete eta Mexikoko instalazioetako eraikinetan eta azpiegituretan. 

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak