Calidad

Ziurtagiriak harago

KREAN erreferentziazko enpresa gisa finkatu da eraikuntza-sektoreari lotutako ingeniaritza-taldearen barruan, bere nortasun-ezaugarriei esker: seriotasuna, erantzukizuna eta etika profesionala.

KREANek konpromisoa hartzen du eskainitako zerbitzuaren kalitate-maila egituratu eta ziurtatzeko, Kalitatea, Ingurumena, Ekodiseinua eta Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema Integratu bat ezartzean oinarrituta, ISO-9001, ISO 14001, ISO 14006, ISO 45001 eta WELL arauen arabera.

KREAN Kudeaketa Sistema Integratua bere zerbitzu profesionalen dibisioan (KREAN, S.COOP eta LKS KREAN ECS, SL) ziurtatuta dago:

ISO 9001: KALITATEAREN KUDEAKETA Industria eta Energia, Arkitektura, Hirigintza eta Obra Zibileko proiektuen diseinu eta garapenean, obraren zuzendaritzan, obraren egikaritzearen zuzendaritzan eta proiektuaren eta obraren kudeaketa integratuan.

ISO 14001: INGURUMENAREN KUDEAKETA Industria, Energia, Arkitektura, Hirigintza eta Obra Zibileko proiektuen diseinuan eta garapenean.

ISO 14006: PRODUKTUAREN BIZI-ZIKLOAREN DISEINUAREN KUDEAKETA (EKODISEINUA) Eraikuntza: Bizitegiak eta Arkitekturako proiektuen diseinuan eta garapenean.

ISO 45001: SEGURTASUNA ETA OSASUNA LANEAN Industria, Energia, Arkitektura, Hirigintza eta Obra Zibileko proiektuen diseinuan eta garapenean.

PROZESUAK

Kudeaketa sistema integratua hurrengo zutabeetan oinarritzen da

  • Arriskuak eta bezeroen eskakizunak identifikatzea, bai eta dagokion administrazioen irizpideak aplikatzea ere.
  • Ekintzak, prozedurak... planifikatzea arriskuak arintzeko, eta kalitatezko zerbitzua eskaintzeko eta KREANeko bezero eta pertsonen beharrezko errentagarritasuna eta gogobetetasuna bermatzeko.
  • KREANek zehaztutako araudi-eskakizunak eta zerbitzu-kalitate-estandarrak betetzen direla bermatzea.
  • Etengabeko hobekuntza, barne-kontroleko prozesuetatik eta KREANek definitutako hobekuntza, normalizazio eta digitalizazio ekintzetatik eratorria.

KREANen interes talde desberdinak eta helburuak lortzeko prozedurak identifikatzen ditugu, PROZESUEN MAPA honen arabera:

Mapa de procesos

Proiektu bikainetarako funtsezko prozedurak eta argibideak.

PROZEDURA NUKLEARRAK:

  • Proiektua abian jartzea
  • Proiektuen Kudeaketa Integratua
  • Eraikuntza Proiektua eta Hiria eta Lurraldea
  • Eraikuntzaren kudeaketa
  • Segurtasun eta osasunaren koordinazioa
  • Ingurumenaren kudeaketal
  • Proiektu-kudeaketa
  • Laneko Segurtasuna eta Osasuna
  • Erosketak eta Azpikontratazioak
  • Etengabeko Hobekuntza

PROZEDURA KORPORATIBOA:

  • Ekintza komertziala eta eskaintzak
  • Proiektuen itxiera
  • Pertsonen Kudeaketa
  • Inbertsioak
  • Fakturazioa eta ordainketarik ezaren kudeaketa
  • Kontrol dokumentala
  • IME Ekipamenduen Kontrola
  • Barne auditoretzak
  • Pentsamendu estrategikoa

Gure prozedura guztiak Intranet Korporatibotik zabaltzen dira.

Intranet calidad Intranet calidad Intranet calidad

Kalitate politika

Kalitate politika

KREAN Quality

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Un proyecto de KREAN auditado por la propia naturaleza

KREANen proiektu bat, naturak berak ikuskatua

Oso pozik gaude Zadorra ibaiko uholdeen aurka eman ditugun konponbideek izan duten funtzionamenduarekin. Gure aletxoa eskaini ahal izan dugu herritarrei kalterik ez egiteko, eta pozten gaitu partekatzeak.

+
Mención de Honor a la calidad de servicio de KREAN

KREANen zerbitzu-kalitatearen Ohorezko Aipamena

Madrid Espacios y Congresos erakundeak kudeatzen duen Madrilgo Udalaren "Caja Mágica"-k eta KREANek ohorezko aipamen bat jaso zuten, AEDIP – "Asociación Española de Dirección Integrada de proyecto" delakoaren epaimahaiaren partetik.

+
Un ejemplo del buen hacer de KREAN en el ámbito logístico

KREANek logistikaren arloan egindako lan onaren adibide bat

KREANek bere kalitate-sistema integratua aplikatu du proiektuan, obraren zuzendaritzan eta kudeaketan, eta Lidlerentzako plataforma logistikoaren BREEAM ziurtagiria lortu du. Plataforma hori Iruña Okako (Araba) Los Llanos industrialdean dago.

+