LKS KREAN

KREAN

Talentuak forma ugari ditu.

Ingeniariak, arkitektoak, prozesu industrialetako espezialistak hirigileak, paisajistak, diseinatzaileak, ekonomistak, soziologoak, …

KREAN osatzen duten 400 pertsonen talentuari, gure bidai lagunen talentua gehitzen diogu: ikerketa eta teknologi guneak, eskolak eta unibertsitateak, eta gure bezeroak, hauekin batera hazi gara eta balioa sortzen jarraitzen dugu, etorkizuna.

Guztion artean proiektu integratu handiei aurre egiteko gaitasuna duen taldea osatzen dugu. Proiektu hauek ikuspuntu anitzak behar izaten dituzte, konplexua dena erraz egiteko. Talde kooperatiboa garen neurrian, helburu beraz profil ezberdinak izatea KREANeko DNAren parte da.

Abangoardia

Abangoardia

Berrikuntza ez da soilik egiteko bat edo sail bat. Enpresa kultura da. Izateko modu bat, klima bat. KREANeko partaide guztiok partekatzen dugun ikuspegi bat da. Bihar gertatuko denari begiratzen dion ikuspegia; etengabe aldatzen dagoen munduko erronkei ziurtasunez erantzun ahal izateko.

Erantzukizun Sozial Korporatiboa

Erantzukizun Sozial Korporatiboa

Beste pertsona batzuei balioko dieten proiektu eta konponbideetan lan egiten dugun pertsonak gara. Hori dela eta, enpatia eta elkartasuna egiten dugun guztiaren iparra dira. Guk gardentasuna, partaidetza, genero berdintasuna, kalitatezko enplegua, iraunkortasuna eta izaera kooperatiboarekiko dugun konpromisoak isladatzen du KREANek inguruarekin eta horren etorkizunarekin duen erantzukizuna.

Kalitatea

Kalitatea

Kalitatea ez da soilik hitz bat, promes bat. Ezta zigilu bat ere.

Bikaintasuna lortzeko konpromezua da Kalitatea, kudeaketa eta lan prozesuetako pauso guztietako kontrola eta efizientzia.  Gero, zigiluek, egunerokotasunean egindako ahalegin hori ziurtatzen dute.  Gure konpromisoa.

0
400 langile baino gehiago.
0
2.500 proiektu baino gehiago gauzatuta.
0
10 jarduera sektore baino gehiagotan.
0
4 kontinente eta 14 herrialdeetan proiektuak eta presentzia.

Jatorria

Ingeniaritza eta Arkitektura arloan 30 urteetan zehar erreferente delarik, LKS INGENIERIA Taldeak “KREAN Taldea” izen berria hartzen du.

Taldea egunetik egunera jasaten ari den hazkunde etengabea, ikusgai jartzea da erabaki honen asmoa; arkitektura eta ingeniaritzako zerbitzu profesional arruntei erantzuna emateaz gain, giltza eskura eraikuntza eta diseinua, promozio proiektuak edo negozioen egituraketa esparruetako eskaerei ere soluzioak ematen dizkiegula erakutsiz. 

Lan egiteko modu berri baterantz norabide garbia eta zalantzarik gabekoa daramagu;  elkarlanean eta PARTEKATUz, bai gure artean, bai gure kolaboratzaile eta bezeroekin ere.  

Hori dela eta, KREAN gaztea dela aitortzen dugu, baina eskarmentua du, talde sendo baten babesarekin eta merkatuaren ezagutza zabalarekin.

KREAN GROUP

KREAN GROUP

KREAN Taldeko enpresak

LKS INGENIERÍA S. COOP.

Taldeko enpresa nagusia, Ingeniaritza eta Arkitekturako zerbitzu integralak.

FILLPACK S.L.

Prozesatutako elikagaien industrian, produktuen betetze, ontziratze eta manipulazioan espezializatutako Ingeniaritza.

GESDAS S.L.

Etxebizitzen promozioen kudeaketa.

KREAN INDUSTRIAL DEVELOPMENT S.L.

Proiektu industrial eta logistikoen promozioa.

LKS BUILDINGENIA S.L.

Giltza eskura diseinu eta eraikuntza.

LKS ENERGY S.L.

Energia berriztagarrien proiektuen promozioa.

LKS TASACIONES S.A.

Tasazio eta ondasun higiezinen balorazioak

LKS COLOMBIA

Lurralde ordezkaritza.

LKS INDIA

Sociedad delegación.

LKS MÉXICO

Lurralde ordezkaritza.

LKS PERÚ

Lurralde ordezkaritza.

PULSAR KREAN S.L.

Rehabilitación Industrial y Logística

SERVENER FOTONES S.L.

Birgaikuntza Industrial eta Logistikoa

0
14 eskola eta unibertsitate baino gehiagokin kolaborazioak.
0
23 Ikerketa eta teknologiko guneekin akordioak
0
150 produktu eta zerbitzu enpresen sarea

KREAN munduan

Gure planeta geroz eta txikiagoa da eta distantziak ez dute zentzurik. Proiektuak ditugu 4 kontinenteetako hainbat herrialdeetan eta gure bezeroen bidelagun gara dauden tokian daudela.

KREAN munduan

MONDRAGON Taldea

Euskal Herriko lehenengo enpresa taldea, Espainiako hamargarrena eta munduko talde kooperatibo handiena.

Mondragon Corporation

KREAN, MONDRAGON Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzu dibisioko enpresa da. Munduko 5 kontinenteetan zehar 800 profesional baino gehiago.
MONDRAGON Korporazioaren enpresa izaera zutabe hauetan batzen da:

  • Elkarlana
  • Partaidetza
  • Erantzukizun soziala
  • Berrikuntza

MONDRAGONeko Misioak nazioarteko merkatuetan lehiatzen duen enpresa erakunde baten helburu nagusiak batzen ditu: bere barne antolakuntzan metodo demokratikoak erabiliz, enplegua sortuz, bere langileen giza eta profesional hazkundea bultzatuz eta bere inguru sozialarekin garapen konpromezua izanik.

Gaur egun, MONDRAGONek 100 kooperatiba baino gehiago ditu, autonomo eta independenteak eta  Euskal Herriko lehenengo enpresa taldea da, eta Espainiako hamargarrena.

0
Milioi euro urtean.
0
73.000 langile
0
268 enpresa
0
Bost kontinenteetan zehar 41 herrialdeetan.