2019-07-17

Xabier Gesalaga PVadapt proiektuari buruz Euskadi Irratian

Compartir

Xabier Gesalaga PVadapt proiektuari buruz Euskadi Irratian

LKS KREAN-eko lankidea den Xabier Gesalagari elkarrizketa Euskadi Irratia-ko Faktoria programan. Gaia: PVadapt proiektua.

2018-an hasitako Horizon 2020 Europear ikerketa programa barnean garatutako proiektu bat da.

Bertan BIPV (Building Integrated Photo Voltaics) edo EIEF (Eraikinetan Integratutako Energia Fotoboltaiko) sistema berritzaile bat garatzen ari gara, Europa-ko beste zenbait empresa, unibertsitate eta ikerketa zentro-ekin batera.

Izenak adierazten duenez, BIPV (edo Building Integrated Photo Voltaics) sistemek elektrizitatea lortzen dute era berriztagarrian eraikinen azalean, bai teilatuan edo fatxadan, modulu fotoboltaikoak ezarriz. Ezagunagoak ditugun “eguzki baratz-ak” ez bezala, sistema fotoboltaikoak energia kontsumo puntuetatik gertuago, hau dau, eraikinetan bertan, jartzen dira.

Badira zenbait urte BIPV sistema hauek ezagunak direla merkatuan eta teknologia ikuspuntu-tik garatuta daudela, nahiz eta beraien erabilera oraindik oso zabalduta ez izan. PVadapt proiektuak zenbait hobekuntza proposatzen ditu merkatuan eskuragai dauden BIPV sistemei buruz soluzio eraginkorragoa, iraunkorragoa eta noski, merkeagoa lortzeko.

 

Xabier Gesalaga PVadapt proiektuari buruz Euskadi IrratianXabier Gesalaga PVadapt proiektuari buruz Euskadi Irratian