2020-12-22

Tonelería Murúa-ren egoitza berria, LKS Krean-ek diseinatua

Compartir

Tonelería Murúa-ren egoitza berria, LKS Krean-ek diseinatua

120 urte baino gehiagoko tradizioarekin, “Toneleria Murua” Logroñoko jatorrizko egoitzatik Errioxako Navarrete herriko instalazio berrietara aldatu da. LKS KREAN enpresak diseinatu eta zuzendu ditu egoitza berriko lanak.

Upelgintzaren historia egoitza berritzaile batean integratzea izan da proiektu honen erronka garrantzitsuenetako bat, non prozesua eta eraikuntza osatzen diren eta osotasun baten parte diren. Eraikin berriak 5.534 m ² -ko azalera du, bai eta 11.000 m ² -ko zabalgune bat ere, upelak egin aurretik egurra lehortzeko.

Navarreteko Lentiscares industrialdean dago, eta barruko klaustroaren ardatzaren inguruan diseinatu da. Espazio hori oasi txiki bat da industria-ingurunean, giro bero eta goxoa sortuz, langileak eta bisitariak hartzeko.

Upelak egitea artisau-prozesua da, eta funtsezkoa da upelgileen lana.  Prozesuaren, elaborazioaren eta eraikinaren arteko elkarrizketa presente dago uneoro. Upelen estalkiak protagonismoa hartzen du bisitariari harrera egiten dion egurrezko ahoan, eta programa banatzen den barruko patiora eramaten gaitu.  Fabrikazio-gunetik bulegoen eta aldagelen barruko fatxadak ikusten dira, upeldegia patioarekin lotzen duen leihate handi baten bidez.  Era berean, bisitariek upeldegira iritsi bezain laster ezagutzen dute elaborazio-prozesua, leihate handi horretan kokatzen baita.

Layout-a modu ordenatuan antolatuta dago, egurra upeldegian sartzen denetik amaitutako upela biltegira eta bidalketa-gunera ateratzen den arte. Espazio altuak, makina bakoitzak bere erauzketa, domadero gunea eta suekin, hormigoi erregogorrekin eta lokalizatutako erauzketarekin upelak txigortzeko gunea. Biomasa-galdara upelak egiteko prozesuaren beraren hondar-materialarekin elikatzen da, elaborazio-eraikuntza zikloa itxiaz.

Tonelería Murúa-ren egoitza berria, LKS Krean-ek diseinatuaTonelería Murúa-ren egoitza berria, LKS Krean-ek diseinatuaTonelería Murúa-ren egoitza berria, LKS Krean-ek diseinatuaTonelería Murúa-ren egoitza berria, LKS Krean-ek diseinatuaTonelería Murúa-ren egoitza berria, LKS Krean-ek diseinatuaTonelería Murúa-ren egoitza berria, LKS Krean-ek diseinatuaTonelería Murúa-ren egoitza berria, LKS Krean-ek diseinatuaTonelería Murúa-ren egoitza berria, LKS Krean-ek diseinatuaTonelería Murúa-ren egoitza berria, LKS Krean-ek diseinatua