2017-03-20

LKS, Monarch Surveyors&Engineers-ekin elkarlanean, Mazagon Ontziolarako Plan Zuzentzailea egiten ari da

Compartir

LKS, Monarch Surveyors&Engineers-ekin elkarlanean, Mazagon Ontziolarako Plan Zuzentzailea egiten ari da

Mazagon Dock Limited-ek (MDL), Indiako Gobernuko Defentsa Ministerioaren mendekoa dena eta Mumbain egoitza daukana, bere Mumbaiko ontziola nagusiaren Plan Zuzentzaile bat garatzeko proiektu bat abian jarri zuen 2016ko urtarrilean, azalera eraikia eta erabilgarriaren kalkuluan oinarrituta. 

Proiektuan 72,36 akreko eremu bateko azpiegitura osagai guztien Plan Zuzentzailearen garapena egin da.

LKS INDIA eta Monarch Surveyors&Engineers partzuergoak hurrengo zereginak eta faseak burutu ditu: egungo egoeraren eraikitze topografikoa eta katastrala eta okupatutako metro karratuen kalkulua; azalera erabilgarrian oinarritutako Plan Zuzentzailearen diseinua; ezartzeko estrategia eta faseen garapena hiri-azpiegituren instalazioen oinarrizko proiektua eta egin beharrezko onarpenentzat espezifikazio teknikoen zerrenda. 

Proiektua urtebetean burutu da eta bezeroak kontratua luzatzea proposatu du, etorkizunean Plan Zuzentzailetik aterako diren proiektuen fase batzuk egin ahal izateko ideiarekin.