2018-11-20

LKS KREANek SmartEnCity proiektuan parte hartu du Gasteizko Coronación auzoan

Compartir

LKS KREANek SmartEnCity proiektuan parte hartu du Gasteizko Coronación auzoan

SmartEnCity proiektuaren helburua hiri-birsorkuntza eta birgaitze proiektu bat garatzea da, eraginkortasun energetikoko irizpideekin, Gasteizko Coronación auzoan.

Prozesuaren aurrerapen honekin eta proiektuaren bosgarren seihilekoa bete ondoren, Jarraipen batzordearen (Steering Committee) bilera bat antolatu da Gasteizen, bazkide europarrei eraginkortasun energetikoko irizpideekin Coronación auzoan egin diren hiri-birsorkuntza eta birgaitze prozesuen aurrerapenak aurkezteko.

SmartEnCity proiektua "Horizon 2020 Hiri eta Komunitate adimenduak" programa europarraren barruan dago jasota. Gasteiz "itsasargi hiria" da eta bertan energia eraginkortasuna, garraioa eta IKT-i buruzko irtenbideak ari dira ezartzen, herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta karbono-aztarna murrizteko (sortutako CO2 isuriak).

Gasteiz-ez gain, Tartu (Estonia) eta Sonderborg (Danimarka) hiriek ere osatzen dute proposamen hau, antzerako helburua duten ekintzak garatzeko, hiriaren ezaugarriei egokituz. Proiektuan ere parte hartzen duten beste bi hiri dira Lecce (Italia) eta Asenovgrad (Bulgaria); hauek “itsasargi hirien” egokitzapenerako eta erreplikarako ahalmena aztertuko dute, proiektuaren eragina indartzeko.

Hiru hirietan garatzen ari diren proiektuen helburuak dira etxebizitzen energia-eskaria murriztea, energia berriztagarrien bitarteko hornikuntza garatzea tokiko baliabideak aprobetxatuz eta hiri mugikortasunean energia garbien erabilera sustatzea, ibilgailu eta azpiegitura adimentsuen hedapen zabal baten bidez. Halaber, IKTen erabilera zabala aurreikusten da proiektuen plangintza eta ezarpenean integrazioa eta koherentzia lortzeko, baita herritarren partaidetza sendotzeko eta burututako ekintzen azken onuradunak pertsonak direla bermatzeko ere. Proiektua 2016ko lehen hiruhilekoan hasi zen eta bost urte eta erdiko iraupena izango du.

VISESAk Gasteizko koordinazioa egiten du, koordinatzaile europarra den Tecnalia eta Gasteizko Udalarekin batera. Hurrengo hauek dira beste bazkideak: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Mondragon Korporazioa (Fagor Ederlan, H-Enea ETIC, LKS Infrastructura IT, LKS KREAN), Acciona Azpiegiturak, Giroa, Cartif Fundazioa eta Estudios GIS.

LKS KREANek SmartEnCity proiektuan parte hartu du Gasteizko Coronación auzoanLKS KREANek SmartEnCity proiektuan parte hartu du Gasteizko Coronación auzoanLKS KREANek SmartEnCity proiektuan parte hartu du Gasteizko Coronación auzoan