2021-06-09

LKS KREANek English Schoolen Donostiako egoitza berria diseinatu du

Compartir

LKS KREANek English Schoolen Donostiako egoitza berria diseinatu du

LKS KREAN arduratuko da plan berezia garatzeaz, proiektua idazteaz eta English Schoolek Donostian duen egoitza berriko obra zuzendaritzaz. Ikastetxeak Intxaurrondoko auzora eramango du bere jarduera, eta, horri esker, bere metodologia pedagogiko abangoardista sendotu eta bikaintasun-baldintzetan aplikatu ahal izango du.

Proiektuak ingurune naturalean duen integrazioagatik nabarmentzen da, hezkuntza-espazioak jolastokiekin erlazionatuz aire zabaleko lorategien artean, eta barneko espazioak antolatuz hezkuntza-ekosistemen arteko interakzioaren bidez. Diseinuak kubo-joko bat islatzen du, eta horietako bakoitzak irakaskuntza-ekosistema bat du; hala, kubo horien arteko makla-jokoak osotasun bat osatzen eta proiektatzen du.

LKS KREANek English Schoolen Donostiako egoitza berria diseinatu duLKS KREANek English Schoolen Donostiako egoitza berria diseinatu du