2019-09-26

LKS KREANek berretsi egin du Klimaren aldeko Ekintzarekin duen konpromisoa

Compartir

LKS KREANek berretsi egin du Klimaren aldeko Ekintzarekin duen konpromisoa

LKS KREANek aurrerapausoak eman ditu 2030erako dituen helburuetan eta Klimaren aldeko Ekintzarekin duen konpromisoan.

LKS KREANek, Nazio Batuen Global Compact-i dion atxikimenduarekiko koherente, Klimaren aldeko Ekintzarekin duen konpromiso irmoaren berri eman nahi izan du gaur.

Konpromiso horren erakusgarri, Garapen Iraunkorrerako 13. Helburuaren aldeko apustua egiten du LKSk: Klimaren aldeko Ekintza. Horrenbestez, LKSk erregistratu egin du bere karbono aztarna; alegia, bere zerbitzu eta jarduerak gauzatzetik eratorritako Berotegi Efektuko Gasen igorpenen inbentarioa egin du. Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoaren (OECC) bitartez egin du erregistroa. Erakunde hori Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren baitakoa da.

LKS 2009. urtean hasi zen bere Karbono Aztarna kalkulatzen, urte hartan STOP CO2 Euskadi ekimena bultzatuz. Helburua zen bere zerbitzu eta jarduerak ematearekin lotuta egiten zituen Berotegi Efektuko Gasen igorpenak %10 murriztea 2010erako, eta %30, 2015erako. Era berean, estatu mailako karbono aztarnaren erregistroan ere aurrerapausoak eman ziren.

Hala, 2015ean, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoan bere karbono aztarna erregistratzen hasi zen LKS. Bulegoetan energia kontsumoa murriztuz, beste baliabide batzuen kontsumoa murriztuz eta joan-etorriak optimizatuz, LKSk aurrerapausoak eman ditu, 2009-2018 artean, bere karbono aztarna kalkulatu, murriztu eta konpentsatzeko lanean. Karbono aztarnaren erregistroak 1. eta 2. irismenak barne hartzen ditu; tartean, zuzeneko igorpenak eta kontsumo elektrikotik eratorritako igorpenak.

2018an, LKSk aurrerapausoak eman zituen 2017ko berotegi efektuko gasen igorpenak konpentsatzeko. Horretarako, Bizkaiko Uribarri udalerrian hemengo zuhaitzak landatu zituen. LKSko langile ugarik babestu eta gauzatu zuten ekintza hori, Lurgaia elkarteak koordinatuta eta erregistratuta.

Era berean, berriki, 2018ko karbono aztarna erregistratu du, eta, hala, urte horretako karbono aztarna konpentsatzeko aurreikusitako ekintzetako lehenengoa gauzatu du.

Karbono aztarna kalkulatzen hasi zenetik, LKSk murriztu egin ditu bere Berotegi Efektuko Gas igorpenak: 2009an, 489,18 tona petrolioren baliokidea (tCO2Eq), eta 2018an, 346,27 tona petrolioren baliokidea (tCO2Eq).

LKSko langile kopurua kontuan hartuta, pertsonako isuritako tona kopurua 1,962 tCO2-tik 1,101 tCO2-ra murriztu da, 2009tik 2018rako tartean.

Eta negozio bolumenari erreparatuz, LKSk, sarrerako milioi euroko, 20,99 tCO2-tik 16,43 tCO2-ra murriztu du, 2009tik 2018rako tartean, sarrerako milioi euroko igorritako tona kopurua.

Azken batean, 2009tik 2018ra bitarte, %40tik gora murriztu ditu LKSk bere igorpenak, pertsonako igorpenei erreparatuta; eta sarreren bolumenari erreparatuta, berriz, %20 baino gehiago.

Gaur egun, igorpenak murrizteko plan bat dauka LKSk, zeina Europako eta eskualdeko helburuekin lerrokatuta ageri den bere helburuetan. Hala, xedetzat dauka guztizko igorpenak %40 murriztea 2009arekin alderatuta, eta %80 murriztea, 2050erako.

LKS KREANek berretsi egin du Klimaren aldeko Ekintzarekin duen konpromisoaLKS KREANek berretsi egin du Klimaren aldeko Ekintzarekin duen konpromisoa