2019-06-11

LKS KREAN, IRIZAR E–Mobility eta YÁRRITUk Vitoria-Gasteizeko Autobus Elektriko Adimentsua ezarriko dute.

Compartir

LKS KREAN, IRIZAR E–Mobility eta YÁRRITUk Vitoria-Gasteizeko Autobus Elektriko Adimentsua ezarriko dute.

Vitoria-Gasteizko Udalak Irizar E-Mobility, Yárritu eta LKSek eratutako aldi baterako enpresa-elkarteari kontratatu dio Autobus Elektriko Adimentsuaren ezarpena.

Proiektuaren epeen arabera, 2019ko azaroan baliodunduko du Arabako hiriburuko udalak ibilgailuaren prototipoa, eta 2020ko abuztuan hasiko da funtzionatzen.  18 eta 12 metroko luzerako abangoardiako 13 autobus elektriko berriek 10 kilometroko trazadura izango dute, eta 24 geltoki noranzko bakoitzean.  Puntako teknologiako ekipoak izango dira, berritzaileak, eta erosoagoak herritarrentzat.  TUVISAk eskiniko du zerbitzua, zortzi minutuan behingo maiztasunarekin, errei esklusiboak baliatuz ibilbidearen parte handi batean, semaforoak lehenetsiz eta geltokietan txartelak atera eta baliogabetu ahal izanik; hiriko leku garrantzitsuak lotuko ditu, hala nola Txagorritxu ospitalea, Eusko Jaurlaritza eta Mendizorrotzako futbol-zelaia, 14 auzo lotuz.

Maiatzaren 29an sinatu zen kontratua, eta 65 asteko epea ezartzen da bertan autobus elektriko adimentsuaren proiektua, azpiegitura, hornikuntza, abian jartzea eta mantentzea gauzatzeko.  Gauzatze epe partzialak ere finkatzen dira kontratuan.  Kargatze-sistema elektrikoa, esate baterako, otsail bukaeran burutuko da, kontratuaren 38. astean.  Txartelak erosteko makinak 2020ko ekainerako jarriko dira, hots, 51. asterako. 2020ko ekainaren erdialdera jasoko dira 13 ibilgailuak, 54. astean. Urbanizazioa eta geltokiak operatibo egongo dira 2020ko uztailerako.

LKS KREANek alde batetik hiri ingeniaritzan eta bestetik garraioen ingeniaritzan duen esperientzia eta ezagutza jarriko ditu, lanek irauten duten bitartean bera baita bai Eraikitze Proiektuaren bai Bulego Teknikoaren arduraduna.  Halaber, geltokietako markesinen eraikitze eta muntatzearen diseinuaz arduratuko da.  Proiektu hau, LKS KREANek orain dela urte batzuk hasitako estrategia barriaren erakusle da, proiektu iraunkorren garapenean erreferente moduan kokatzen gaitu.  EKIAN moduko proiektuak aurrera eramaten; Euskadiko parke fotovoltaiko haundiena, hain zuzen, Arabako lurretan kokatuta hau ere, edo Gipuzkoako GHK, herrialdeko hondakinen birziklatze plantarik haundiena.

Autobus berri txikiek gutxienez 65 pertsona hartzeko lekua izango dute – 21 eserita-, eta artikulatuek, berriz, gutxienez 100 pertsona-30 eserita-.  Gurpil aulkietarako hiru espazio ere eduki beharko dute, eta artikulatuek , haur-kotxeentzako aparteko lekua.  Hiru led pantaila eramango dituzte erabiltzaileek ibilbideei, aldaketei, itxarote-denborei, geltokiei eta abarri buruzko informazioa izan dezaten.  USB kargagailuak ere jarriko dira erabiltzaileentzat, eta artikulatuek maleta kaiola ere izango dute.  Gidarien kontsolak, berriz, ibilbideei buruzko informazioa denbora errealean emango dute, baita autobusaren alderdi teknikoei edo gerta daitezkeen gorabeherei buruzkoa ere, eta autobusaren kontrola erosoagoa izango da.  Gidariari laguntzeko sistemaz hornitutako joango dira, gidatze automatikoz eta geltokira hurbiltzeko asistentziaz, zintarriaren eta ibilgailuaren distantzia txikiena izan dadin. Atzerako ispiluen ordez, kamerak izango dituzte.

Geltokiei dagokionez, markesinak tranbiak dituenen antzekoak izango dira, estetika modernokoak; txartelak erosteko eta balioztatzeko makinez gain, informazio multimedia eskainiko da, denbora errealean. Autobus elektriko adimentsua ezartzearekin batera, hainbat esku-hartze egin beharko dira espazio publikoan. Autobusek errei erreserbatuta batetik zirkulatuko dute, zeina 3,5 metro zabal izango baita, zatirik handienean, oraingo 2. linea periferikoa doan bidetik.

LKS KREAN, IRIZAR E–Mobility eta YÁRRITUk Vitoria-Gasteizeko Autobus Elektriko Adimentsua ezarriko dute.LKS KREAN, IRIZAR E–Mobility eta YÁRRITUk Vitoria-Gasteizeko Autobus Elektriko Adimentsua ezarriko dute.LKS KREAN, IRIZAR E–Mobility eta YÁRRITUk Vitoria-Gasteizeko Autobus Elektriko Adimentsua ezarriko dute.LKS KREAN, IRIZAR E–Mobility eta YÁRRITUk Vitoria-Gasteizeko Autobus Elektriko Adimentsua ezarriko dute.LKS KREAN, IRIZAR E–Mobility eta YÁRRITUk Vitoria-Gasteizeko Autobus Elektriko Adimentsua ezarriko dute.LKS KREAN, IRIZAR E–Mobility eta YÁRRITUk Vitoria-Gasteizeko Autobus Elektriko Adimentsua ezarriko dute.