2019-09-11

Europa Dorreak Eraberritzerik Onena saria jaso du

Compartir

Europa Dorreak Eraberritzerik Onena saria jaso du

AEO, Asociación Española de Oficinas-ek, 2018 urteko “Birgaitze” kategorian, Europa Dorrearen eraberritzea saritu du.  Ekitaldia pasa den uztailean ospatu zen Madrilen.

 AGIB REAL ESTATE INFINORSAk sustatu du 1985eko eraikinaren eraberritzea integrala; AZCA guneko hertz baten kokaturik, Madrilgo finantza erdigunean, Santiago Bernabeu aurrean. 

Londreseko CRTKL taldea diseinu arkitektonikoaz arduratu da, LKS KREANeko taldeak ordea, baimen proiektuak, eraikitze proiektuak eta zuzendaritza fakultatiboak garatu ditu; talde bien arteko elkarlanaz osatu dute eraberritze prozesua.

121 m-ko altuera duen eraikinean, 2016-2018 bitartean egin diren lanek dorrearen eraberritze osoa batzen dute, bai kanpotik bai barrutik.  Sarrera berregituratu da lobby berri bat sortuz, kanpoko gune publikoak Azca gunearen bazterrik garrantzitsuenetakoa berrantolatzen du.  Barrualdean berriz, guztienak diren instalazioak eta guneak berriztu dira, sistema eraginkorragoekin hornituz, guztia, eraikineko eguneroko jarduera oztopatu eta eten barik.

Chicago-ko CTBUHek (Council on Tall Buildings and Urban Habitat) emandako Renewal Award sariari batzen zaio azken hau.

Europa Dorreak Eraberritzerik Onena saria jaso duEuropa Dorreak Eraberritzerik Onena saria jaso duEuropa Dorreak Eraberritzerik Onena saria jaso duEuropa Dorreak Eraberritzerik Onena saria jaso duEuropa Dorreak Eraberritzerik Onena saria jaso du