2019-07-24

Enrique Elkoroberezibar Euskadi Irratian Vitoria-Gasteiz-eko BEI-ri buruz

Compartir

Enrique Elkoroberezibar Euskadi Irratian Vitoria-Gasteiz-eko BEI-ri buruz

Hiria ta Lurraldea saileko lankidea dugun Enrique Elkoroberezibar-ek Euskadi Irratiako Faktoria saioan hitz egingo du bihar uztailaren 25ean goizeko 9:15etan.

Elkarrizketan Vitoria-Gasteizeko BEI Autobus Elektriko Adimentsuaren proiektua izango dute mintzagai, bertako udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak fionantzatutako proiektua bera eta Irizar E-Mobility, Yárritu eta LKSek eratutako aldi baterako enpresa-elkarteari kontratatua.

Proiektuaren epeen arabera, 2019ko azaroan baliodunduko du Arabako hiriburuko udalak ibilgailuaren prototipoa, eta 2020ko abuztuan hasiko da funtzionatzen.  18 eta 12 metroko luzerako abangoardiako 13 autobus elektriko berriek 10 kilometroko trazadura izango dute, eta 24 geltoki noranzko bakoitzean.  Puntako teknologiako ekipoak izango dira, berritzaileak, eta erosoagoak herritarrentzat.  TUVISAk eskiniko du zerbitzua, zortzi minutuan behingo maiztasunarekin, errei esklusiboak baliatuz ibilbidearen parte handi batean, semaforoak lehenetsiz eta geltokietan txartelak atera eta baliogabetu ahal izanik; hiriko leku garrantzitsuak lotuko ditu, hala nola Txagorritxu ospitalea, Eusko Jaurlaritza eta Mendizorrotzako futbol-zelaia, 14 auzo lotuz.

LKS KREANek alde batetik hiri ingeniaritzan eta bestetik garraioen ingeniaritzan duen esperientzia eta ezagutza jarriko ditu, lanek irauten duten bitartean bera baita bai Eraikitze Proiektuaren bai Bulego Teknikoaren arduraduna.  Halaber, geltokietako markesinen eraikitze eta muntatzearen diseinuaz arduratuko da.  Proiektu hau, LKS KREANek orain dela urte batzuk hasitako estrategia barriaren erakusle da, proiektu iraunkorren garapenean erreferente moduan kokatzen gaitu.  EKIAN moduko proiektuak aurrera eramaten; Euskadiko parke fotovoltaiko haundiena, hain zuzen, Arabako lurretan kokatuta hau ere, edo Gipuzkoako GHK, herrialdeko hondakinen birziklatze plantarik haundiena.

Enrique Elkoroberezibar Euskadi Irratian Vitoria-Gasteiz-eko BEI-ri buruzEnrique Elkoroberezibar Euskadi Irratian Vitoria-Gasteiz-eko BEI-ri buruz