2021-11-16

Arteixok eta Ekiluzek herri kooperatibaren ekimen aitzindari bat bultzatu dute Galizian, herrian energia berriztagarria sortzeko

Compartir

Arteixok eta Ekiluzek herri kooperatibaren ekimen aitzindari bat bultzatu dute Galizian, herrian energia berriztagarria sortzeko

Arteixoko Udalak eta Ekiluzek, Repsolek eta Kreanek parte hartzen duten enpresak, lankidetza-protokolo bat sinatu dute tokiko energia-komunitate aitzindari baten garapena bultzatzeko. Horri esker, herriko bizilagunek beren eguzki-energia sortu ahal izango dute.

Sinadura gaur goizean izan da udaletxean, Carlos Calvelo Arteixoko alkatearen eta Raquel Gallardo eta Asier Etxabe Ekiluzeko zuzendari kudeatzaileen artean. Natalia Barreiro Repsoleko findegiko zuzendaria ere ekitaldian izan da, hasieratik proiektua babesten ari baita.

Kooperatibak tamaina esanguratsuko planta fotovoltaiko bat eraiki eta gauzatuko du, 1 MW eta 5 MW arteko potentziakoa, udalerrian kokatutako lurretan kokatua, 0 kilometroko energia berriztagarria sortuko duena, erkidegoan parte hartzen duten bizilagunen urteko kontsumo elektriko guztiaren baliokidea.

Mota horretako energia-komunitateek, Europako araudi klimatikoarekin lerrokatuta, aukera ematen dute energia elektriko fotovoltaikorako sarbide orokorra izateko, bai hiriguneetan, bai landa-eremuetan, garapen sozioekonomikoari lagunduz. Kontsumitzaileek energiarekin duten harremana eraldatzea da helburua, kooperatibista izatea erabakitzen dutenek beren elektrizitatea sor dezaten, eguzki-sorkuntzako iturriaren jabe izan daitezen eta horien kudeaketan aktiboki parte har dezaten ahalbidetuz.

Era berean, kooperatibistek beren fakturan islatuta ikusi ahal izango dute esleituta dituzten eguzki-paneletatik elektrizitatea sortzen dutela, denboran lehiakorra eta egonkorra izango den kostuarekin.

Udalaren zeregina izango da proiektuaren lan-batzordeko kide izatea, lursail bideragarrien identifikazioa erraztea, bai eta informazioa ematea eta herritarren parte-hartzea sustatzea ere.

Ekiluzen ustez, eredu berri horren bultzatzailea den einean, energia-sektorearen barruan pertsonei benetako protagonismoa ematea da helburua, Ekiluzeko zuzendari kudeatzaile Raquel Gallardok nabarmendu duenez. Repsolek eta Kreanek parte hartzen duten enpresa arduratuko da proiektua sustatzeaz eta egituratzeaz, aholkularitza ekonomiko-finantzarioaz eta juridikoaz, eguzki-instalazioaren eraikuntzaz, mantentze-lanez eta eragiketaz, bai eta energiaren ekoizpenak sortutako ekonomiak kooperatibisten faktura elektrikora eramateaz ere.

Repsolek, udalerrian dagoen aktore garrantzitsu gisa, bere apustua indartzen duen eta bizilagunentzako irtenbide berritzaileak eskaintzen dituen proiektu bat babesten du, Natalia Barreiro findegiko zuzendariak adierazi duenez.



Trantsizio energetikoa bultzatzea

Ekiluz bi bazkidek bultzatu dute: Repsolek eta Kreanek (MONDRAGON Korporazioa). Trantsizio energetikoa bultzatzearen eta herritarren % 100 energia berriztagarria, lehiakorra eta tokikoa lortzearen aldeko apustua egiten dute, tokiko erakundeen laguntzarekin. Fase bakoitzaren ebaluazio zorrotza egingo dute eta kooperatibei lagunduko diete, kudeaketa aditu, ordenatu eta eraginkorra ziurtatuz, eta instalazioek bizitza baliagarri osoan behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatuz.