2018-05-22

Amerika Arteko Garapen bankuak Latinamerikako hirien sarean aurrerapausoak eman ditu LKSren laguntzarekin

Compartir

Amerika Arteko Garapen bankuak Latinamerikako hirien sarean aurrerapausoak eman ditu LKSren laguntzarekin

2016 eta 2017 urteetan Mexikoko Campeche Badiaren saneamendu integral eta itsasertz birsorkuntzarako aurre inbertsio ikerketa proiektuan eta Argentinako Mendoza metropolitarraren udalerrietan egindako klima aldaketa eta garapen urbanistiko aholkularitza (gaur egungo eta historiki klima aldaketa eta hiri aztarna arintze eta egokitzeko ikerketa eta hiri hazkundearen egoera) proiektuan lan egin du LKS-k.
Bi hiri hauek, Campeche eta Mendoza Latinoamerikako eta Karibeko Hiri Jasangarrien Sarearen barruan daude, Amerika Arteko Garapen bankuak bultzatzen duena eta garapen iraunkorragoa, lehiakorragoa eta jasangarria lortzeko eskualdeko hiri nagusiek osatzen dutena.
Horrela, Mexikoko San Francisco de Campeche hiriko saneamendu eta euri drainatzerako aurre inbertsio ikerketa proiektuaren helburua, badia hiriaren oinarrizko baliabide gisa sartzen laguntzea da, euri uraren eta ur zikinen kudeaketa onenerako beharrak diren sistemak ezarriz. Gainera, laguntza honek funtsezko elementu bat zaintzea baimenduko du, hiria hornitzen duen akuifero handia, bertan hondakin asko eraunzten dira gaur egun. Lanaren helburua San Francisco de Campeche badiaren Saneamendu Integral plan bat egituratzea da, gaur egungo egoeraren ezaugarriak zehaztuz, saneamendu sistemaren ardura duen ingurumen irizpideekin eta sistemaren diseinu alternatiboak ebaluatuz, abantailatsuenaren aukeraketarekin. Saneamenduko sistemaren azpiegiturarekin zuzenean loturiko eginkizunez gain, drainatze eta saneamendu sarearen karakterizazioa adibidez, kostaldearen zonifikazio lanak ere aztertzen dira (ezarritako ingurumen helburuetan oinarrituta). Klima Aldaketaren egokitze-neurrien integrazioa edo herritarren partaidetzako programa definitzea, biztanleria prozesuan eta ondorengo emaitzen ebaluaketan sartuz.
Era berean, Mendoza metropolitarraren klima aldaketa eta garapen urbanistiko ikerketa proiektuaren helburua hiri eredu iraunkor eta erresistente bat garatzea da, Mendoza handiko lan esparrurako. Helburu hau lortzeko, Klima Aldaketaren arintzea, Klima Aldaketaren egokitzapena eta Eskualde eta Hiri Garapenera bideratutako hiru ikasketa espezifiko integratu dira. Lanaren ondorioz, etorkizuneko kudeaketa gidatzeko aurre ikusi diren neurri eta ekintzak jasotzen dituen bide-orri bat garatu da. Era berean, epe labur, ertain eta luzerako beharrezkoak diren inbertsioak ere planifikatu dira. Mugarri nagusiak biltzen dira eta baita une bakoitzeko inbertsioa ere.
Bi lanak Kantabriako Unibertsitatearekin elkarlanean garatu dira. Halaber, Mexiko eta Argentinako enpresen laguntza ere jaso dugu. Azkenean, lan-prozesuan zehar hiriei bisita egin ondoren, bi lanen emaitzak tokiko agenteei aurkeztu zaizkie, beren emaitzak kudeaketa eta gobernantza ahalmena indartzeko bideratuz eta erakunde arteko lankidetza eta eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatuz.