2020-10-26

100 Eraikinetan LEED, BREEAM edo WELL ziurtagiri lortzera iritsi da LKS Krean

Compartir

100 Eraikinetan LEED, BREEAM edo WELL ziurtagiri lortzera iritsi da LKS Krean

Aste hau berri on batekin hasten dugu. Dagoeneko 100 proiektutan lortu du LKS Krean-ek LEED, BREEAM edo WELL ziurtagiria! Nazioarteko ziurtagiri horiek kategoria batzuen arabera baloratzen dituzte proiektuak eta eraikinak, eta jasangarritasun- eta ongizate-prestazio handienak eskaintzen dituzten proiektuak aintzatesten dituzte.

BREEAMek eta LEEDek beren ingurumen-inpaktua murrizteko ahalegina egiten duten eraikinak aintzatesten eta saritzen dituzte, garapen iraunkorragoarekin eta klima-aldaketa egokitzeko eta arintzeko politikekin lerrokatuta eta elkarlanean. Gainera, erabiltzaileen osasuna eta erosotasuna hobetu nahi dute. WELLek azken alderdi hori du ardatz, eta pertsonen osasuna eta ongizatea hiru ikuspegitatik hobetzea du helburu: ikuspegi fisikoa, psikikoa eta emozionala. Sektoreak hiru ziurtagiriak baloratzen ditu, zalantzarik gabeko abantailak dituztelako: osasun eta erosotasun handiagoa eraikinean bizi, lan egin edo erabiltzen duenarentzat; errentagarritasun handiagoa eraikina eraiki, mantendu edo bertan lan egiten duenarentzat; eta ingurumenean duen inpaktua nabarmen murriztea.

Duela 10 urte LEED eta BREEAMekin lanean hasi ginenean, ez genuen uste ibilbideak hain urrun eramango gintuenik. Gure poza zuekin guztiokin partekatu besterik ezin dugu egin, eta eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan gugan konfiantza izan duten bezero guztiei:

Accorinvest Spain, Ampo, Área Sur Shopping, Azora Capital, Barcelona Infraestructuras Municipales (BIMSA), Banc Sabadell, Bussines Center Manzanares, Casbega, Centro Comercial Plaza Éboli, Consorcio De Aguas Bilbao Bizkaia /Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Diputación Foral de Álava Arabako Foru Aldundia, Dragados, EDP Energia, Eurofund Investments, Ferrovial, Fillpack Enginerring Services, FREO Investments Spain, Goodman Real Estate Spain, Grupo Alstom, Grupo Amenabar, Grupo Eroski, Grupo Inbisa, Grupo Lar, Hispania Activos Inmobiliarios, IDI Gazeley, Itercon, Meridia Capital, Merlin Properties, MOUNTPARK Logistics, Murillo Cañaveral Desarrollos y Promociones Logísticas, Neinver, Neptune Las Rozas Outlet,  Orona, P3 Illescas Park, P3 Illescas Sky, Parque Tecnológico de Bizkaia - Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkea, Pavasal Desarrollos Logísticos, Promcat Alternativa, Pulsar KREAN, Pulsar Properties, Redevco Retail España, Sociedad Concesionaria Intermodal Bilbao, Vía Outlets.

Krean Group lehen mailako erreferentea da arkitekturan eta ingeniaritzan, diseinua eta giltza eskura eraikuntza integratuz eta, zirkulua itxiz, sustapen eta egituraketa proiektuetan. 400 pertsonak baino gehiagok osatzen dute Mondragon Korporazioaren barruan dagoen talde kooperatibo hau.